Zerbitzuak

Grua

Eraikuntza berria

Eskatutako eraikuntzaren proposamena, proiektua eta exekuzioa burutzen dugu, bezero bakoitzaren beharretara erantzunez.

Eraikuntza egitasmo oso batean bezeroaren behar eta ideiak proiektatzen ditugu, gure baliabideak erabiliz burutzeraino. Horrela, gure bezeroak ez dira ezertaz kezkatu beharrik.

Eraikuntza zerbitzuak

Eraikuntza proiektuan zehar guztiaz arduratzen gara. Honako hauek dira, besteak beste, gure gain hartzen ditugun zerbitzuak:

  • Dokumentazio gestioak
  • Baimenak kudeatzeko eta diru-laguntzak eskatzeko aholkularitza
  • Lan-zuzendaritza
  • Gremioen koordinazioa

Eraikuntza proiektuak

Izaera ezberdinetako eraikuntza eta eraikuntza berriko proiektuak burutzen ditugu, hala nola:

  • Etxebizitza unifamiliarrak
  • Pisuak
  • Duplexak
  • Pabilioi industrialak
  • Txabolak
  • Kiroldegiak
  • Hotelak
  • Lokal komertzialak
  • Jatetxeak
  • Bodegak

Beharrezkoa balitz, proiektu barruan ondoko atal hauek sartzen dira: memoria + aurrekontua + planoak + baldintzen agiria + seguritatea eta osasun azterketa.

icono muro

Birgaikuntza

Edozein etxebizitza, eraikuntza, lokal komertzial edo hauen elementu prestatu edo zaharberritzen dugu.

Birgaikuntza proiektuak burutzen ditugu, bai eraikuntzen bizitza luzatze aldera, bai erabilera berri baterako prestatzeko.

Birgaikuntzak

Edozein motatako birgaikuntzak egiten ditugu, hala nola:

  • Estalkiak
  • Fatxadak
  • Baserriak
  • Barrualdeak eta teilatupeak
  • Lokal edo pabiloi industrialak
  • Hormigoizko edo zurezko egiturak

Laburbilduz, bere ohiko erabilerako edo erabilera berri baterako aldatu egin beharreko edozein eraikuntza-elementu zaharberritzen dugu.

Zaharberritzeak

Zure beharretara egokitzen ez diren bizilekuetan hobetu edo berriztu daitezken guztia entzun, lagundu, proposatu, proiektatu eta burutzen dugu: etxebizitzak lokal bihurtzen ditugu, lokalak etxebizitza, eraikuntza baten gela esanguratsuenak zaharberritzen ditugu kutsu pertsonalago bat emateko, bere baliabide guztiak optimizatzen: argia, berotasuna, erosotasuna, eta abar.

icono restauraciĆ³n

Berriztapenak

Gure bezeroarentzat garrantzitsua izan daiteken edozein eraikuntza-elementu edo eraikuntza zaharberritu edo konpontzen dugu.

Gure berriztapen lanek elementu edo eraikuntza zaharrak luzaroan iraun ditzaten lortzen dituzte, bere jatorrizko itxura mantenduz.

Berriztapen proiektuak

Eraikuntza zaharrak eta ondare historikoa mantendu eta zaharberritzen aritzen diren eskarmentu handiko profesionalak ditugu. Besteak beste, hurrengo lanak burutzen ditugu:

  • Eskulturak
  • Eraikuntza zaharrak
  • Harrizko eraikuntzak
  • Monumentu eta ondare historikoa